GUREAN GAUR

"Zinema eta Zientzia" zikloaren III edizioa ospatuko da urtarrilean

Zientzia eta zinema hirugarren urtez uztartuko dira "Fokuak: Zinema eta Zientzia" ikus-entzunezko zikloan, aurten transmisioa ardatz izango duena. 2017an ekin zioten abentura honi Donostia International Physics Center eta Euskadiko Filmategiak, eta azken edizio honetan, Donostia Zinemaldiaren babesa gehitu zaio. Urtarrilean zehar, zientzia eta zinema nahasten dituzten pelikulak emango dira Donostiako Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan.