GUREAN GAUR

Espetxeetako hormen artean ere euskara ikasi nahian

Euskal presoek pairatzen dituzten eskubide urraketen artean euskara ikasteko jasotzen dituzten trabak daude. Egun 40 ikasletik gora daude, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) laurdena, eta euren irakasleek espetxeratutakoak HABEko ikasle ofizial gisa onartzea eskatzen dute. HABE, bestalde, Espetxe Zuzendaritzarekin harremanetan dago eta eskakizunak Gasteizko parlamentuaren gehiengoaren babesa jaso du.
Egoera azaltzeko, Gorka Galdeano eta Leire Amarika irakasleak Hamaika Telebistan egon dira, euren esperientzia kontatu eta euskal presoek euskaraz ikasteko duten eskubidea aldarrikatzeko.