Senatuak Trumpen epaiketa politikorako arauak onartu ditu
GUREAN GAUR|2020/01/22

Mitch McConnel errepublikarrak aurkeztrako impeachment-erako arauen ebazpena baiezkotzat eman dute ordezkariek. Horrela hasi da presidentea kargugabetu dezakeen prozesua. Leporatzen zaiona da "botereaz abusatzea" eta haren aurkako ikerketa "oztopatzea". Goi ganberak onartutako arauen arabera arabera akusazioak eta defentsak 24 ordu izango dituzte beren argumentuak plazaratzeko. Ordezkarien Ganberak akusazio bezala parte hartzen du eta hark aurkeztutako proba oro onartuko da, defentsak arbuiatzen ez badu. Kasu horretan bozketa egongo litzateke. Senatariek, epaile lanak egingo dituzte ondoren, bi aldeak galdekatuz.

 
Loading player...