GUREAN GAUR

Txinak koarentenan jarri ditu 56 milioi lagun, koronabirusa geldiarazteko ahaleginean

Gora egiten ari dira kaltetuak, momentu honetan, datu ofizialen arabera, 41 dira hildakoak, eta 1.300 inguru kutsatutakoak. Txina "egoera larrian" dagoela aitortu du Xi Jinping presidenteak eta lehentasuntzat jo du koronabirusa geldiaraztea. Wuhanen mila gaixorentzako tokia izango duen erietxe bat eraikitzeko lanak hasi dituzte dagoeneko. Otsailaren 3rako amaitua egotea espero dute. Birusak berak baino gehiago, herritarren artean zabaldu den izuak kezkatzen ditu agintariak. Izan ere, erietxeak gainezka daude, herritarrak sintomarik txikienak izanda ere joaten direlako.