EHUk armagintza industriarekin duen "lotura" salatu du 'UPV-EHU kolaborazioa moztu' plataformak
GUREAN GAUR|2020/02/06

“EHU moztu kolaborazioa” plataformak protesta egin du gaur Bilboko Ingeniaritza Eskolako atarian, unibertsitateko jardunaldi batzuetan armagintzaren industriako konpainiek hartu dutelako parte.
Jardunaldietan, Sener eta ITP enpresen informazioa jasotzeko aukera daukate, besteak beste, ikasle eta graduatuek. Plataformako kideen esanetan, enpresa horiek “beste herrialdeen suntsiketan parte hartzen dute zuzenean edo zeharka”.

 
Loading player...