Aste Nagusian egindako ekintzaren ondorioz 6.500 euroko isuna jaso dute zortzi kidek. Isun "onartezintzat" jo dituzte, eta abuztuaren 15eko ekintzara joan ziren Ertzainen jarrera ere gaitzetsi dute. Halaber, berriz ere egingo luketela ziurtatu dute, "beharrezkoa" eta "legitimoa" delako.