GUREAN GAUR

Espetxeen eskumena Eusko Jaurlaritzaren eskuetan geratuko da ekainetik aurrera

Carolina Darias Espainiako Lurralde Politikarako ministroa eta Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Autogobernu sailburua, nor bere taldeek lagunduta, legebiltzarrean batu dira, 1979ko estatutua nola bete aztertzeko. Adostu dutenez, espetxe eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko da ekainetik aurrera.