GUREAN GAUR

Zainketa intentsiboetako unitatean jarraitzen du koronabirusa duen emakume nafarrak

Nafarroan Koronabirusa duten bi gaixoek aldaketa nabarmenik gabe jarraitzen dutela azaldu du Santos Indurain osasuneko sailburuak. Pirinio Atlantikoetako Prefekturak baieztatu duenez, Ipar Euskal Herrian lehen koronabirus kasua atzeman dute. Hori horrela, une honetan Euskal Herrian 16 pertsona dira Covid-19 gaitza dutenak.