GUREAN GAUR

Bilboko udalbatzak emakumeen erabakitzeko ahalmena aldarrikatu du "Andre eta jabe" kanpainaren bidez

Bilboko Udalbatzak agerraldi bateratua egin du Emakumeen Nazioarteko eguneko adierazpenaren irakurketan. Korporazioa osatzen duten alderdi guztiek nabarmendu dute emakumeen borroka sasoia bukatu gabe dagoela eta instituzioak bere "konpromiso irmoa" adierazi du oraindik ere gizartean dauden genero-desberdintasunak gainditzeko.