GUREAN GAUR

Euskal derbia izango da Errege Kopako finalean

Euskal finala izango dugu aurten gizonezkoen kopan. Apirilaren 18an, Sevillako Kartuja zelaian Atletic eta Reala izanggo dira aurrez aurre, historian lehen aldiz. Hala ere, bi taldeek ibilbide oso desberdinak egin dituzte kopa honetan. Realak aise, nagusitasunez, erabat eroso gainditu ditu kanporaketak; ausardiaz eta kalitatez jokatuko ditu partidu bakarrera izandakoak, eta heldutasun eta zuhurtziaz joan etorriko partidak. Athleticek, berriz, sufrituta gainditu ditu azken kanporaketak. Tenerife, Elx, Bartzelona… penaltietan edo azken minutuan erabaki dira partidak guztiak. Atzo, 83. minutuan lortu zuten finalerako txartela Granadaren aurka, Yuriren golak txanponaren aurpegia aldatu zuenean.