GUREAN GAUR

Bastida, Laguardia eta Gasteizko ikastetxeak eta unibertsitatea ixteko agindua eman du gaur Eusko Jaurlaritzak

Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko erabakia dela baieztatu du Hezkuntza Sailak. Bastidan gutxienez bi astez egongo dira itxita, salbuespen neurri gisa, kasu positibo bat atzeman ondoren. Dagoeneko sei pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan eta 102 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte.