GUREAN GAUR

'Gu ere bai' plataforma sortu da euskal selekzioen nazioarteko aitortza eskatzeko

Manifestua sinatu eta babestu dute 750 kirolarik, eta asteburuan aurkeztu dute egitasmoa. Yaser Hamed futbolariak irakurri du manifestua gainerako kirolarien izenean. Bertan eskatzen da “euskal selekzioen nazioartekotzea”, euskal kirolarien gehiengoaren nahia dela azpimarratuz. Nabarmendu dute, Euskal Herrian, kirolak, historikoki herria batu eta harremanak sendotzeko lana egin duela. Asmoa agertu dute Euskal Herrian izango diren nazioarteko kirol ekitaldietan aldarrikapenak egiteko, Eurokopan, adibidez.