GUREAN GAUR

Mikel Etxebarria (ELA): “Langileen eskubideak defendatzea ez da sekula delitua izango”

Hiru langilek deklaratu dute gaur, martxoaren 11an, Bilboko Justizia Jauregian Bizkaiko metalak burututako greben harira. Bizkaiko metalean 10 greba egin ziren beste hainbat mobilizaziorekin batera. Gehiengo sindikalak Bizkaiko metaleko grebalariekin eginiko agerraldian azaldu legez, borroka horren ondorio gisa, guztira 15 langile daude inputatuak eta hainbat isun eta zigor ekonomiko jarri dira, kasu batzuetan Mozal Legea aplikatu delako. Sindikatuek salatu dutenez, borroka eredugarria gauzatu duten langileen lanari aipua kendu nahi diote.