Hamaika Telebista
Elkarrizketa

José Ramón Becerra: "Osasun sistema indartu, babes soziala berritu eta ekonomia egonkorrago eta erresilienteagoa bat behar ditugu"

Elkarrizketaren tartean, Equo Berdeak-eko lehendakarigai José Ramón Becerrarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Elkarrrizketan zehar hainbat gako plazaratu ditu, besteak beste, hauteskundeak uztailean egitearen aldeko jarrera eta alderdi zein eragileekin osatutako mahai bat eratzearen inguruko oniritzia. Hori bai, "legebiltzarra ordezkatu gabe".

Aurrera begira, "osasun sistema indartu, babes sozialerako tresnak berritu eta ekonomia egonkortzea" giltzarritzat jo ditu, Proposatutako beste neurri batzuen artean, internet bidezko salmentari "tasa" bat ezartzea.