Hamaika Telebista
Elkarrizketa

Iñigo Martínez: "Euskal jendartea ezkertiarra da eta horregatik nahi dugu ezkerreko gobernua osatzea"

 

Uztailaren 12ko hauteskundeen atarian, alderdi eta koalizio ezberdinetako ordezkariekin izandako elkarrizketak burutzen ari gara. Gaurkoan, Elkarrekin Podemos-IU Ezker Anitza koalizioko Arabako zerrendakide Iñigo Martinezekin solastu da Beñat Zarrabeitia lankidea. Ezkerreko gobernuaren aldeko hautua berriro ere azpimarratzearekin batera, zerbitzu publikoen indartzea, zaintza eta hezkuntzaren inguruko herri itunak edo ustelkeriaren aurkako fiskaltza sortzea dira koalizioaren ardatzetako batzuk.

Honatx elkarrizketaren aurrerapena, 20:00etatik aurrera Hamaika Telebistan (LTD zein Euskaltel bidez) eta www.hamaika.eus gure webgunean.