Uztailaren 12an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egitekoak diren hauteskundeei begira, Hamaika Telebistan alderdi eta koalizio ezberdinetako ordezkariekin elkarrizketak burutzen ari gara. Gaurkoan, EAJk Gipuzkoan aurkeztutako zerrendaburu Bakartxo Tejeriarekin mintzatu da Beñat Zarrabeitia. Koalizioaren bilakaera, zerbitzu publikoak, politika industrial zein ekonomikoa, segurtasuna eta autogobernua hizpide.

Bakartxo Tejeria: "Ez dugu murrizketarik egingo eta ez ditugu zergak igoko, zorpetuko gara"
Hamaika Telebista|2020/07/09

Hortaz gaindi, Zaldibarreko kasua edo Ordizian gertatzen ari dena hizpide, 20:00etatik aurrera Hamaika Telebistan (LTD zein Euskaltel bidez) eta www.hamaika.eus webgunean ikusgai.

 
Loading player...