GUREAN GAUR

Lesbos uharteko Moriako migratzaileen kanpalekua kiskali da sute baten ondorioz

Bart gauean sua piztu da Moriako migratzaileen kanpalekuan, Lesbos uhartean. Protestetan piztu ziren suteak. Izan ere, kanpalekuetan 35 koronabirus kasu baieztatu dituzte orain arte, eta bart beste 125 lagun jarri zituzten berrogeialdian, baina kanpalekuko arduradunek ez zieten inolako azalpenik eman horiei, eta protestak piztu ziren.