GUREAN GAUR

Matt Dillon 2006ko Donostia sariak "The Great Fellove" dokumentala aurkeztu du

Johnny Deppek eragindako zalapartaren ostean, 2006an Donostia saria irabazi zuen Matt Dillon aktorea heldu da Donostira eta Depp bezala, musika izango du hizpide Dillonek ere. 'The Great Fellove' dokumentalaren zuzendari gisa etorri da ibilbide luzeko aktorea. Francisco Fellove abeslari kubatar mitikoaren historia kontatzen du Dillonen lanak, bere azken diskoaren grabaketa aitzakia hartuta