GUREAN GAUR

Lore eskaintza Donostian Mikel Zabalzaren eta torturaren biktima guztien aitortza ofiziala aldarrikatzeko

Ia 35 urte igaro dira Mikel Zabalza orbaizetarra desagertu eta haren gorpua Bidasoa ibaian aurkitu zutenetik. Haren heriotza, eta tortura kasu guztiak argitzea exijitu zuten atzo Donostiako Zuloaga plazan Zabalzaren eta torturak jasan dituztenen omenez eginiko lore eskaintzan.