Euskal Autonomia Erkidegoan astebetean 62 hildako zenbatu dituzte koronabirusa dela eta. Eustatek, bestalde, martxoko datuak jakinarazi ditu eta soilik hilabete horretan 500 hildako zenbatu ditu, Jaurlaritzak emandako datuak baino %7,7 gehiago. Araban, Jaurlaritzarena baino %33,8 handiagoa da datu hori, Eustaten arabera.