GUREAN GAUR

Enplegu-erregulazioko espedienteak berritzeko negoziazioa azken txanpan sartu da

Enplegu-erregulazioko espedienteak berritzeko negoziazioa azken txanpan sartu da. Irailaren 30ean amaituko da oraindik indarrean dagoen laguntza programa, eta horixe luzatzeko helburuarekin bildu da Espainiako Gobernua patronalarekin eta sindikatuekin. Izan ere, luzapen hori, biharko Ministroen Kontseiluan onartzeko asmoa du Sanchezen Gobernuak.