GUREAN GAUR

2011tik banatu gabe egon diren Besarkada sariak banatu ziren atzo Azkuna Zentroan

9 urteko etenaldi luzearen ostean, bart banatu zituen berriz ere Euskal Aktoreen Batasunak Besarkada sariak. Euskal aktoreak omendu eta ofizioa aldarrikatzeko baliatu zuen elkarteak Azkuna Zentroan ospatutako gala eta sektorea krisi sakonean dagoen honetan, kutsu aldarrikatzaile nabarmena izan zuen ekitaldiak.