GUREAN GAUR

22. Korrika 2022ra atzeratu dute

2021ean egitekoak ziren 22. Korrika urtebete atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Azken hilabeteetan egoerak okerrera egin du eta koronabirusak ekimen honetan ere eragin handia izan du. Bestalde, korrikazale guztiak martxan den bigarren Euskaraldian parte hartzera animatu dituzte. AEKren koordinatzaile nagusiak esan du ezinbestekoa dela helduen euskalduntzea bizkortzea eta inbertsioak areagotzea, Euskal Herri osoak beharrezkoa baitu.