GUREAN GAUR

Osakidetzak «irregulartasunak» egin dituela ohartarazi dute EAEko Lan Ikuskaritzak eta Osalanek

Langileen segurtasun eta osasun alorrei dagokienez, Osakidetzak «irregulartasunak» egin dituela ohartarazi dute EAEko Lan Ikuskaritzak eta Osalanek txosten batean. SATSE Euskadiko Erizainen Sindikatuak egindako salaketa bat aintzat hartuta egin dute oharra. Zorrotza da Osakidetzari egiten dion kritika. Haren arabera, Osakidetzak ez du hartu neurri nahikorik COVID-19aren eraginez arriskuan dauden langileak babesteko, eta haiek birusarekin kutsatzeko duten arriskua ez du txertatu lan arriskuen ebaluazioetan. Hala, hilabeteko epean irregulartasunak zuzentzera behartu du Osakidetza.