GUREAN GAUR

Hego Euskal Herriko osasun zerbitzuetan baliabide gehiago behar direla salatu dute

Koronabirusak kezka handia sortu du Euskal Herriko osasun zerbitzuetan; hain zuzen, baliabide gehiago behar direla salatu dute Hego Euskal Herriko osasun langileek, sindikatuek eta profesionalen elkargoek. Oraintxe, ZIU Zaintza Intentsiboko Unitateetako egoera da kezkagarriena, egunetik egunera beteagoak baitaude oheak.