GUREAN GAUR

Jon Fano: "Edozein ikuspuntutatik, posible da Eusko Jaurlaritzak gutxieneko pentsioa osatzea"

Jon Fano pentsionisten mugimenduko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Mugimenduak borrokan eta mobilizatzen jarraitzen duela nabarmendu du: "Zailtasunak izan arren, pentsionistek oso barneratuta daukate egiten ari garen borroka oso garrantzitsua dela". Horrela, mobilizaziak deitu dituzte; azaroaren 30ean Iruñean, eta abenduaren 5ean Bilbon, Gasteizen, Donostian eta beste 60 herritan mobilizazioak antolatu dituzte. 

Pentsioen egoerari buelta emateko, ezinbestekotzat jo du enplegu duina, soldatak igotzea eta prekarietatearekin amaitzeko neurriak hartzea. Izan ere, salatu du arrakala gero eta handiagoa dela, baina ez soilik aberatsen eta jendartearen gehiengoaren artean, baita emakumezkoen eta gizonezkoen artean ere.

Espainiako Gobernuaren aurrekontuak baloratzeko informazioa falta zaiela nabarmendu du, baina gezurretan ari dela nabarmendu du. "Esan dute gutxieneko pentsioen igoera 1,80koa izango dela, baina hori ez da egia; kontributiboak ez direnak soilik jasoko dutelako". Adierazi dute ez dakitela zein neurri konkretu planteatu dituzten aurrekontuen emendakinetan, bina argi dute gizartearen gehiengoaren interesak defendatu behar direla.

Eusko Jaurlaritzari dagokionez, salatu du beren ekintzak eta ekintzak ez datozela bat: "EAJri eta PSE-EEri askotan entzun diogu hitz egiteko prest daudela, baina praktikan ezezko borobilak jaso ditugu edo beste aldera begiratu dute". Zentzu horretan, narmendu du ikuspuntu ekonomiko eta legaletik posible dela Eusko Jaurlaritzak gutxieneko pentsioak osatzea.

Maskarillen prezioa ere izan du hizpide Fanok, eta adinekoen egoera zein den ikusita doakoak izan behar dutela azpimarratu du. Ulergaitzat jo du horretarako jartzen ari diren oztopoak. Era berean, zaharren egoitzetako egoera ere salatu du: "Zaharren egoitzak kudeatzen dituztenei etekina ateratzea interesatzen zaie". Osasun sistema oso publifikatu beharrean, "guztiz kontrakoa" egiten ari direla nabarmendu du. 

Elkarrizketa osorik ikus dezakezue hemen.