GUREAN GAUR

Egunkaria auzian oinarritutako "Sisiforen paperak" estreinatuko da ostiralean

Gasteizko nazioarteko antzerki jaialdian estreinatuko da obra, Principal antzokian. Harkaitz Canok idatzi du gidoia eta zuzendaritza Fernando Bernues-en esku utzi du lana ekoitzi duen Ttanttaka konpainiak. Auziaren inguruko hausnarketa librea bada ere, Egunkariarekin egindako injustizia salatzen du obrak eta errealitatera ekartzen duten zenbait elementu ditu antzezlanak.