GUREAN GAUR

Europako Batzordeak onartu du antigenoen testak farmazialari prestatuek egitea

Koronabirusa diagnostikatzeko antigenoen test azkarrak egin ditzaketen farmazien sarea prestatzen hasi dira Katalunia eta Madril. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak adierazi duenez, probak Europako Batzordeak agindutako jarraibideen arabera egin behar dira; egitasmo zehatzak aurkeztuz eta kualifikatutako langileekin.