GUREAN GAUR

Abian da Euskaraldia ariketa sozial erraldoia

Hasi da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Gaur hasi eta abenduren 3ra arte, milaka izango dira ahobizi eta belarriprest rola hartuko duten herritarrak. Guztira 147.000 lagunek eman dute izena; beraz, parte-hartze handia izango du ariketak. Partaide horietatik %79k jardungo du ahobizi gisa eta %21k belarriprest gisa. Lurraldez lurralde, izena eman duten herritarren %9 Arabakoa da, %33 Bizkaikoa, %44 Gipuzkoakoa, %12 Nafarroakoa eta %2 Ipar Euskal Herrikoa. Aurten, gainera, aipagarria da Euskal Herritik kanpo bizi diren ehunka lagunek ere eman dutela izena Euskaraldian parte hartzeko.