GUREAN GAUR

Iskandar Rementeria: "Gure asmoa izan da murala kokatzea bere testuinguruko beste materialarekin"

Duela 40 urte ospatu ziren Lemoizko zentral nuklearraren kontrako “Herrikoi topaketak” Bilbon, 1980ko azaroan. Urtemuga esanguratsu horren bueltan, erakusketa osatu du Iskandar Rementeria arte-ikertzaileak “Lemoiz gelditu” murala protagonista izanik. Dohaintzan jaso du Bilboko Arte Ederren museoak eta garai hartako mugimendu antinuklearraren testigantza jaso eta zabaltzeko asmoarekin osatu du Rementeriak erakusketa.

Ikusi Artekale saioa osorik www.hamaika.eus webgunean.