GUREAN GAUR

Xabi Oleaga: "Garai hartan, Madrilera zihoan ordezkaritzak garrantzia handia zuen, negoziazio taldea osatuko zuelako"

1984ko eta 1989ko azaroaren 20a egun beltzak dira Euskal Herriaren historian Santi Brouard eta Josu Muguruzaren hilketengatik. Ezker abertzaleko bi buruzagi historikoen figurak eta ondarea aztertu nahi izan ditugu Gurean Gaur albistegian. Xabier Oleaga kazetaria Alcalá Hoteleko mahaian zegoen Josu Muguruza hil zutenean, eta garai hartako testuinguru politikoa ulertzeko gakoak eman dizkigu.