Beñat Zaldua: "EAEn Covid-19aren kurbak mantsoago egiten du behera"

Nafarroan terrazak jartzeko debekua bertan behera geratu bezperan, Covid-19aren kurba Hego Euskal herriko bi erkidegoetan izaten ari den bilakaera ezberdinari buruz hitz egin dugu Beñat Zalduarekin. Hartu diren neurriekin du zerikusia ezberdintasun horrek Zalduaren iritziz. Horrez gain, Parisko asanbleak onartu nahi duen glotofobiaren aurkako legeari buruz ere hitz egin dugu, eta baita EAJk Sanchezen aurrekontuak babestearen truke Loiolako kuartel militarra bertatik kentzeko prozesuari buruz ere.