BBVAk eta Sabadellek ez dute akordiorik lortu bat-egiteko elkarrizketetan

BBVA eta Sabadell bankuek akordioa lortu gabe amaitu dute bat-egiteko negoziazio prozesua, bi erakundeek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari bidalitako jakinarazpenen arabera. Sabadellek ikuskatzaileari bidalitako azalpenean, desadostasunaren arrazoia bi erakundeen arteko akzio-trukearen ekuazioa izan dela zehaztu du.