Eva Ferreira EHUko errektore izendatuko dute urtarrilean. Hamaika Telebistan egindako elkarrizketan, adierazi du oso pozik eta ilusio handiarekin dagoela, eta harro sentitzen dela aurretik dituen erronkak zuzentzeko.
Bere lehen elkarrizketa eskaini du euskaraz: "Nik gaztetan ez nuen aukerarik izan euskara ikasteko. Orain ari naiz ikasten euskaltegian; nire lehen elkarrizketa da, baina azkena ez izatea espero dut".
Nabamendu du EHUren erronka dela gizartea unibertsitatearen erdigunean jartzea: "Horrek esan nahi du erronka sozialak gure aktibitatearen erdian jartzea". Azpimarratu du EHUko mundu osoko 400 unibertsitate onenen artean dagoela; postu ona dela adierazi du, baina posible dela hobetzea. Zentzu horretan, beste unibertsitateetara begiratu behar dela nabarmendu du, baina bakoitzaren "testuingurua" kontuan hartu behar dela azpimarratu du.
Datozen urteetarako helburu nagusiak akordio handiak lortzea, Euskal Herriko komunitatearen parte hartzea eta erronka sozialei erantzutea izango direla azpimarratu du. Era berean, adierazi du lan handia egin behar dutela ezagutzaren zabalpenean eta ikerketaren dibulgazioan: "Gizarteak oso ondo baloratzen du EHU, baina, bestalde, herritarrek ez dakite oso ondo zer egiten garen ikerketaren arloan, esaterako".
Azkenik, garrantzitsutzat jo du ikasleengana hurbiltzea eta beren arazoak ezagutzea: "Horretarako lanean ari gara".
Elkarrizketa osorik ikus dezakezue www.hamaika.eus webgunean.