GUREAN GAUR

Arrantza ari da izaten Brexit osteko akordiorako oztopo handienetakoa

Brexita da ezbairik gabe Europar Batasunaren historian eragin ekonomikorik handiena izango duen gertakarietako bat, handiena ez bada. Inork ez du Urtarrilaren 1era akordiorik gabe iritsi nahi. Bi aldeek negoziatzen jarraitzen dute eta azken informazioen arabera aurrerapauso nabarmenak egin dituzte gobernantzari, laguntza publikoei eta konpetentzia politikei dagokienean. Eragin ekonomiko nabarmena izango luketen puntu horietan jarrerak gerturatzen hasita, badirudi arrantza izango dela akordioa lortzeko zailtasun gehien eragingo duen puntua.