GUREAN GAUR

Nabarmen aldatu du Trumpek AEBetako eskuina lau urtean

14 egun besterik ez daramatzagu 2021ean, baina inoiz gertatu gabeak ikusi ditugu dagoeneko 2 aste hauetan Amerikako Estatu Batuetan. Alderdi errepublikarraren mugak gainditu ditu Trumpek. Orain ikusteko dagoena da ea alderdi errepublikarrak Trumpen aroa amaitutzat eman eta muzin egingo dion bi impeachment pairatu dituen lehenengo presidentearen gerizpean sortutako botu emaile masa handi horri, edo azken legealdian gertatutako aldaketak luzerako izango ote diren.