GUREAN GAUR

Ibon Caballero: "Greba mugagabean jarraituko dugu kaleratzeak mahai gainetik kendu arte"

Ibon Caballero Tubacex enpresako langilea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Tubacex enpresaren zuzendaritzak aurreko astean iragarri zuen 150 kaleratze eta 800 pertsona ERTEan sartzeko asmoa. Horren aurrean, astebete daramate Tubacexeko Amurrio eta Laudioko langileak greba mugagabean. Ibon Caballero langilea izan dugu Gurean Gaur saioan, eta nabarmendu du COVID19ak eragindako egoera "aprobetxatzen" ari direla: "ERTEa mahai gainetik kentzea nahi dugu, ez dugu kaleratzerik nahi".