Migrazioa, deserria eta horren inguruan sortutako sentipenak dira lanaren muina eta horretarako Laura Penagos kolonbiarraren historiatik abiatu zuten sormen prozesua. Amancay Gaztañagak zuzenduta, Ibon RG-ren musika, Barbara Rassoren jantziak eta Atx Teatro-ren eszenografia lagun, errealitate gordin batean oinarritutako fikzioa antzezten dute Laura Penagos kolonbiar euskaldunak eta Ander Lipusek.
Bihar, 22:00etan, elkarrizketa osorik ikusi ahal izango duzue Artekale saioan.