GUREAN GAUR
Elkarrizketa

Patricia Lopez: "Ane oso film txikia da, eta ez genuen horrelakorik espero"

Patricia Lopez Arnaiz ANE filmeko aktorea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Patricia "oso pozik" dago Goya sarietan lortu duten izendapenarekin: "Ane oso film txikia da, eta ez genuen horrelakorik espero", nabarmendu du.

Filma prestatzea "erraza" eta "oparia" izan dela dio: "Gidoia konplexua da erreala delako, eta ez du pertsonaia sinplifikatzen", nabarmendu du. Zentzu horretan, esan du pertsonaiak aktorearen parte direla normalean, eta Liderekin amankomunean dituela pasioa eta indarra. Kontrara, nabarmendu du besteen begiradak ez duela pisurik Liderengan, eta dio bera "diplomatikoagoa" dela bizitza errealean.

Pertsonaia femeninoentzat oso momentu interesgarria dela nabarmendu du, elkarrekin etorri direlako plataformen eta serieen eztanda, eta feminisomaren gorakada. Bera 25 urterekin hasi zen antzerkigintza ikasten, "espresio modu" bat bilatzeko. Duela 3-4 urte hasi zen antzerkigintza profesio gisa ikusten, eta aktore izatetik bizi zitekeela ikusten. Zentzu horretan, oso zortedun sentitzen dela dio, zuzendari, proiektu eta ekipo politekin lan egin ahal izan duelako.

"Asko" gustatu zaio bere herrian lan egitea, normalean etxetik kanpora joan behar izaten duelako lanera. Ane filmarentzat oso momentu ona izaten ari dela dio, Goya Sarietako nominazioekin zinema aretoetara buetlatu delako.

Hizkuntza ere izan du hizpide, eta nabarmendu du euskara David Soñudoren apustu "politikoa" izan zela. Bere aldetik, esan digu ez duela euskara asko hitz egiten, eta lan egin behar izan duela naturaltasuna lortzeko.

Elkarrizketa osorik www.hamaika.eus webgunean.