GUREAN GAUR

Diziplina anitz eskainiko ditu Loraldiaren 7. edizioak

Ohiko datetara itzuliz, udaberrian loratuko da Bilbon euskal kultura aurten, Loraldia jaialdiaren 7. Edizioaren eskutik. 2021 honetan, egoera bere onenean ez bada ere, aurrez aurreko ekitaldiak antolatzeari eutsi nahi izan diote kideek eta martxoaren 9tik 28ra Bilboko hainbat areto hartuko ditu euskal kulturak bere zabalenean, "Sormenari zor" goiburupean.