Marina Lameiro Berri Txarrak taldearen azken birari buruzko 'Dardara' filmaren egilea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Lameirok adierazi du Dardara hitzak hiru esan nahi dituela: "Musika dardara da, dardara edo bibrazio horrek dardara eragiten du ikusleengan, eta Gorka eta bere taldekideengan dardara eragiten du eten hau egiteak".
Ikus-entzunezko errekurtsoei dagokienez, Lameirok azaldu du lehengo planoak esperimentatu nahi zituela, eta kontzertuetako plano "espekularretatik" aldendu. Era berean, abestiak oso elementu garrantzitsuak direla adierazi du, eta zentzu horretan, kontziente aukeratuta daudela nabarmendu du.
Zaleak ez ezik, Gorka Urbizu bera ere azaltzen da filmean. Zuzendariak garrantzitsutzat jo du Gorkaren intimititatea eta bere barne hausnarketak erakustea, filmaren helburua bera zaleak omentzea zelako. Lameirok dio bera ez dela "inor" horrelako zerbait esateko, baina argi du Berri Txarrak fenomenoa izan dela, "txikitik hasi, eta handituz joan dena".
Zuzendaria "beldur" da ea norbait "desilusionatu" egingo den filmarekin, ez delako biraren making off-a edo kontzertuetako DVDa: "Ikusleak horren truke aurkituko dituen gauzak gustatzea espero dut", adierazi du.
Elkarrizketa osorik www.hamaika.eus webgunean.