GAKOAK

Beñat Zaldua: “Covid-19ari dagokionean une apur bat eskizofreniko batean gaude”

Txertaketa abiada hartzen ari dela dirudien aldi berean kasu kopurua ere gora egiten ari den honetan, pandemiaren une apur bat “eskizofreniko” batean gaudela esan digu Beñat Zaldua kazetariak. Covid-19az gain, Bilboko Udalak uda honetan Eurokopako partida batzuk San Mamesen publiko eta guzti jolasteko gaur publiko egindako asmoari buruz eta Nafarroako Gobernuak Europako funtsekin finantzatu asmo dituen proiektuei buruz ere jardun dugu.