GUREAN GAUR

Txertaketa kanpainen artean ezberdintasun handiak izaten ari dira abiadurari dagokionean

Oztopoak oztopo, badirudi txertaketa kanpaina abiada hartzen hasia dela Euskal Herrian. Aldi berean baina, etengabeak ari dira izaten aurreikuspenak betetzea zailtzen duten ezustekoak ere.

Azkena Janssen txertoaren atzerapena izan da. Aste honetan bertan Johnson & Johnsonen txertoaren 11.000 dosi baino gehiago jasotzekoak ziren Hego Euskal Herriko erakundeak. Dosiak Europara bidali aurretik ordea, azken unean exportazioak oraingoz etetea erabaki du enpresak AEBetan 7 milioi dosirekin 6 tronbo kasu detektatu ondoren.

Txertaketa kanpaina oso ezberdina izaten ari da munduan.