GUREAN GAUR

Ametsa biziz, Koparen bila!

Athleticek beti izan du begiko Espainiako Kopa. Hala ere, azken hamarkada luzeetan, madarikazio bat balitz bezala, ezin izan ditu txapelketa horretako finalak irabazi. Azkena, 1983-84 denboraldian eskuratu zuten, Javier Clemente entrenatzaileak taldea gidatzen zuenean. Garai gogoangarriak dira Athleticeko zaletu eta orduko jokalarientzat, garaipen bikoitza lortu baitzuten; Kopa eta Liga irabazi zituzten, eta bigarren urtez jarraian, Gabarrak Bilboko itsadarra zeharkatu zuen. Pasa dira urteak, jokalariak, eta ordutik futbola asko aldatu da. Lehoiek final ugari jokatu dituzten arren, 24. Koparik ez dago oraindik museoko bitrinan. Ea larunbatean lortzen duten.