NAFARROA GAUR

Garbiñe Elizegi: "Aroztegiako makroproiektua, bai ala bai gelditu behar dugu"

Ostiraletik erresistentzia egiten ari dira Aroztak kolektiboko kideak eta hainbat herritar Aroztegia makroproiektuaren obrak eteteko asmoz. Ostiralean izan zen Hamaika Telebista bertan, eta Garbiñe Elizegik gatazkaren jatorria eta gakoak azaldu dizkigu. Elkarrizketa osoa ikusteko aukera izanen da Nafarroa Gaur albistegian; bihar, 21:30ean, Hamaika Telebistan.