ARTEKALE

"Antzerki txikiko jaialdi handia" da Lautan Hiru

Iragan ostegunean hasi, eta hilabete osoan luzatuko da Bilboko Alde Zaharrean Lautan Hiru antzerki txikiko jaialdia. Formatu txikiko lanek hartuko dute auzoa lau astez, otsailean ospatu behar zena pandemiak atzeratzera behartu ostean. Jaialdiko emanaldiak ostegunero eskainiko dituzte Euskaltzaindian zein Bira kulturgunean.