GUREAN GAUR

Garbiñe Aranburu: "Lanean hiltzen diren langileena indarkeria patronala da"

Garbiñe Aranburu LAB sindikatuako idazkari nagusia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Lanean hil diren langileen heriotzez hitz egiten hasi dugu elkarrizketa, eta Aranburuk nabarmendu du "indarkeria patronala" dela; izan ere, zehaztu du langile hauek prebentzio neurriak ez betetzeagatik gertatzen direla, eta patronalak hori egiten duela inpunitatea duelako. Zentzu horretan, Zaldibarko hondamendian hil ziren Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran izan ditu hizpide; nabarmendu du langile hauen heriotzen erantzukizuna enpresarena eta patronalarena dela, eta horiek ezin direla zigorgabe gelditu; era berean, "ardura politikoak ere argitu behar direla azpimarratu du.

Europako funtsez galdetuta, nabarmendu du horien helburua dela enpresa transzionalen beharrak asetzea, eta hori langileon bizkar utziko dutela salatu du. Hori horrela, pentsioen erreforma aipatu du, eta zentzu horretan, nabarmendu du langile guztiek bat egin behar dutela pentsionisten aldarriekin. Bide horretan, nabarmendu du Madrildik datozen murrizketen aurrean, Euskal Herrirako gizarte segurantzarako lege propioa defendatzen dutela.

Eusko Jaurlaritzaren jarrera izan du hizpide, eta nabarmendu du "elite ekonomiko baten mesedetan" gobernatzen duela, "gehiengo sindikala, zein bestelako eragile batzuk mespretxatuz"; zentzu horretan, onartezintzat jo du Ernaiko gazteekin izan zuten jarrera: "Protesta sindikal eta sozial oro begi bistatik kendu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak. Ertzaintzaren egurra eta makilkadak langileentzat; hori da Eusko Jaurlaritzaren enplegu politika". Krisi ekonomikoaren testuinguruan, greba orokorraren eztabaida mahai gainean jarri dutela azpimarratu du LAB sindikatuo idazkari nagusiak.

Hori horrela, ELArekiko harremanez galdetuta, Aranburuk azpimarratu du ELAk eta LABek elkarlanari eman nahi dioten irismena dela, eta salatu du ELAk interes korporatiboak beste ezeren gainetik jartzen dituela. Horren ondorioz, CCOOrekin edo UGTrekin harremanak hobetu ote dituzten galdetuta, nabarmendu du hori ELAk abian jarritako ikuspegi "interesatua" izan dela: "ELAren apurketa momentu honek ez du esanahi beste bi sindikatuekiko bestelako puntu batean gaudenik: argi dugu aliantza estrategikoa gehiengo sindikalaren baitan izan behar dela".

Tubacex enpresako langileen borroka ere izan du hizpide Aranburuk, eta nabarmendu du enpresa "saiakera batzuk" egiten ari dela borroka hori "desaktibatzeko", eta "presiobide argia" dela dio. Hala ere, nabarmendu du eskualdeko herritarrek ulertu dutela eskualde oso baten etorkizuna jokoan dagoela, eta horrela erantzuten ari dela Aiaraldea.

Hona hemen elkarrizketa osorik.