GUREAN GAUR

Irakurzaletasuna kalera atera du aurten ere Bilboko Liburu Azokak

Ekainaren 3an hasi eta 13ra arte luzatuko da aurten Bilboko Liburu Azoka. Ekitaldiaren 51. edizioak ohiko datak berreskuratu ditu, iaz udazkenean garatu ostean. 45 saltoki bildu ditu azokak Bilboko Areatzan eta horrez gain, solasaldiek, topaketek eta liburu aurkezpenek ere osatzen dute irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen egitarau zabala.