GUREAN GAUR

Aro berri bat ireki dezake Pedro Castillok Peruko politikan

Ozta-ozta irabazi ditu Peruko hauteskundeak Pedro Castillo ezkertiarrak. Hala ere, alor sozioekonomikoan ezkerreko hautagai baten diskurtsoa duen arren, alor sozialean politika kontserbadoreagoak defendatu izan ditu Castillok. Veronika Satrustegi kazetariaren esanetan, alor horretan ere aurrera pausuak emateko ezinbestekoa izango da Juntos por el Peru alderdi ezkertiarrak parlamentuan izango duen pisua.