GUREAN GAUR

Tradizioari "ikuspegi berri bat" eman dio Iñaki Palacios txistulariak 'Baltik' diskoan

Iñaki Palacios txistulariak argitaratutako hirugarren diskoak 'Baltik' izena du. Euskal Herriko eta Irlandako tradizioak bildu ditu, txistua eta whistle-a uztartuz, baina tradizio horiei ikuspegi berritzailea eman nahi izan die, Europa iparraldean indarra hartu duen new/trad korrontean murgilduta.